Etxebarri | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Helmuga turistikoak

Herriak

Etxebarri

Ganguren mendi tontorraren (474 m) magalean dago udalerri hau, Bizkaiko hiriburutik oso hurbil. Jauregi, eliza eta baselizei dagokienez, oso ondare aberatsa dauka. San Esteban parrokiatik eta Santa Ana baselizatik has dezakegu gure ibilbidea. Garai bateko eraikinak berreraiki eta horietatik osatutakoak, bi-biak.

 

Era berean, merezi du Amezola dorretxea bisitatzea, udaletxearen parean dagoena; bai eta Etxebarriko Legizamon jauregia ere, barnealdean izugarrizko historia gordetzen duen baserri handi neoklasiko zoragarria.

 

Bizkaiko hiriburuko begiratoki aparta

Herriko ondare historiko zein kulturala ikusi ondoren, ingurune naturalaz gozatzeko aukera izango dugu, Bizkaiko hiriburuaren bista paregabeak ikusiaz.

 

Santa Ana eta San Esteban Etxebarriko jai nagusiak uztailaren 26an eta abenduaren 26an ospatzen dituzte, hurrenez hurren; egunotan festa giroz janzten dira Etxebarriko kaleak.

Datu interesgarriak

Hedadura
3.38 Km
Biztanle-kopurua
11,535

Ekitaldiak