Helmuga turistikoak

Herriak

Urizaharra

Urizaharra, bestalde, jatorria Erdi Aroan duen hiribildu bat da, garai bateko Nafarroako eta Gaztelako erresumen mugan kokatuta dagoena, bideen gurutzaketa puntu estrategikoan. Gainera, oraindik ere gordetzen du bere barruti harresiduna. Hortik, ate bikain bat gailentzen da, Hegoaldeko Atea izenez ezaguna. Urizaharran hasiko dugu ibilaldia, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia dotorean. Portada erromaniko interesgarria eta XVI. mendeko erretaula eder bat ditu.

 

Ondoren, Foruen enparantzara joko dugu, eta Hijargo dukeen XVII. mendeko jauregia bisitatuko dugu. "Anbarraren Interpretazio Zentroa" izango da. Aurkitu dituzten aztarnategi garrantzitsuetan ikusi ahal izan denez, Urizaharrako anbarra bakarra da munduan, oso antzinakoa eta kalitate handikoa.

 

Kobazulo naturalak eta artifizialak

Faido herriari ere aipamen berezia egin behar zaio, bertan baitaude Peñako Andre Maria, San Migel eta Kruzia kobazulo artifizialak. Peñako Andre Maria ermitari itsatsita dagoena gailentzen da beste bien gainetik; Euskadiko Monumentu Nazional izendatu zuten. Ondare historiko apartaz gain, ingurune natural ederraz ere goza daiteke udalerrian. Urizaharra herriaren inguruetan, adibidez, San Leongo bi kobazulo naturalak ikus ditzakegu.

 

Jai, erromeria eta kultur zein erlijio ekitaldi ugari egiten dira Urizaharran urtean zehar. Urriaren 6an ospatzen dituzte Urizaharran jai nagusiak, Arrosarioko Andre Mariren omenez.

Datu interesgarriak

Hedadura
57.00 Km
Biztanle-kopurua
296

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana