Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Ea

  • Eako irudia airetik
  • Jesusen Andra Mari parrokia
  • Ea
  • Ea / argazkia: https://turismourdaibai.com/es/
  • Eako hondartza / argazkia: https://turismourdaibai.com/es/

Ea

Busturialdea eskualdean dago Ea udalerri txiki eta atsegina. Hondartza eta bista ederrak direla medio, paseatzeko eta familiartean egonaldi lasaiaz gozatzeko toki bikaina da. Natxitua, Bedarona eta Ea herriek osatzen dute udalerria; hirurek, bakoitzak bere berezitasun eta ezaugarriak mantenduz, osatzen dute Eako paisaia anitz bezain ederra.

 

Itsasoa, nekazaritza eta mendiak

Udalerriko hiru guneek erakargarritasun turistiko eta kultural ugari dituzte. Natxituara zein Bedaronara iristean, hango itsasoko paisaia ederrak hartuko gaitu, eta baita inguruetako kala atseginek ere. Gainera, Natxituako Kontsolazinoko Andra Mari eta Bedaronako San Bartolome baseliza ere eraikin ikusgarriak dira.

 

Ea udalerrian bertan barneratuz, haren edertasuna agertuko zaigu segituan, izan ere, hondartza txiki eta polita dauka herriak, eta hirigunetik paseatzeko aukera izanez gero, estilo erromanikoko zubi biak ere ikusiko ditugu; gainera, Eako ondare historikoari dagokionez, Joan Bateatzaile Santuaren eliza errenazentista eta Jesusen Andre Mari eliza barrokoa azpimarra genitzake.

 

Udalerriak eskaintzen dituen bazter miresgarriak hobeto ezagutzeko, ibilaldi zein paseo atseginak egin ditzakegu Ea herrian eta honen inguruetan zehar. Herriko jai nagusiak San Joan festak dira, ekainaren bigarren hamabostaldian ospatzen direnak, alegia.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

14.20

Biztanle-kopurua:

843

Euskadi, auzolana