Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Berastegi

  • Berastegiko udaletxea
  • San Martin de Tours baseliza
  • Berastegi
  • Berastegi

Berastegi

Lautada batean eta Nafarroarekin muga eginez dago Berastegi. Udalerria herriguneak eta Eldua auzoak osatzen dute. Ondare kultural eta historiko aberatsa dauka eta, beraz, ibilaldi atsegin bat egin dezakegu eraikinik interesgarrienak ezagutzeko. Adibidez, hirigunean, udaletxean, ekin diezaiokegu txangoari.

 

Ondoren, plazatik abiatzen den bideari jarraituz gero, San Martin eliza gotikora iritsiko gara. XIII. mendeko atari erromanikoa dauka. Alboan, Berastegi dorretxea ikus dezakegu. Erdi Aroan gudu askoren lekuko izan zen.

 

Gozatzeko ingurunea

Berastegik eskaintzen duen erakargarritasunetako bat bertako paraje ederra da. Paseo lasaiak egiteko aukera eskaintzen du ondo seinaleztatutako bideetatik, edo inguruko gailurretara igotzeko abagunea ere badago.

 

Urteko edozein sasoi da egokia Berastegi bisitatzeko, baina abuztua bereziki aproposa da, abuztuaren 10ean ospatzen baitituzte San Lorentzo zaindariaren omenezko jaiak. Eldua auzoan ere festak egiten dituzte hilabete horretan, 15ean, hain justu.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

45.90

Biztanle-kopurua:

1051

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana