Arrasate

Arrasate

Helmuga turistikoak

Herriak

Arrasatek mendi paisaiak ditu eta Deba ibaia igarotzen da bertatik. Nazioartean ezaguna da kooperatiben mugimenduaren sorterria izateagatik.

Horixe izan da udalerriko ekonomiaren bultzatzaile nagusia, eta eredu sozioekonomiko eta antolakuntza eredu horren adierazle nagusia izan da nazioartean, Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) elkartearen eskutik, Euskadiko enpresa talde handienaren eskutik, alegia.

Erdi Aroko alde zaharra

Turismoari dagokionez, toki interesgarri asko daude Arrasaten. Esaterako, Erdi Aroko erdigune historikoan zehar ibil gaitezke. Antzinako harresiaren aztarnak topa ditzakegu bertan. San Joan Bataiatzailearen eliza, udaletxe barrokoa, San Frantzisko komentua (egungo kultur etxea) eta Okendo eta Artazubiaga jauregiak bisitatzea merezi duten zenbait eraikin dira.

Udalerriaren ingurune naturala ere nahitaez aipatu behar da. Erdigunean bi parke daude, Monterron eta Santa Barbara. Lehenengoan, XVII. mendean eraikitako jauregia dago. Urte asko dituzten zuhaitzak ere ikus daitezke, sekuoia erraldoiak, adibidez. Santa Barbara, berriz, alde zaharraren gainaldean dago eta herriaren ikuspegi bikaina eskaintzen du.

Bestalde, jai egitarau zabala du Arrasatek. Ekainean ospatzen dituzte herriko jai nagusiak, San Joanak. Baina badira gehiago: Urriaren lehenengo ostiralean, esaterako, Maritxu Kajoi ospatzen dute, azken aldian Euskadin sona handia lortu duen jaia. Egun horretan, kalera dotore jantzita irten behar da. Bestalde, abenduaren 22an, San Tomas (Santamasak) nekazaritza eta ganadu azoka antolatzen dute, eta inguruko herrietako jende asko batzen da Arrasaten.

Datu interesgarriak

Hedadura
34.20 Km
Biztanle-kopurua
22,011

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana