Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Aretxabaleta

  • Aretxabaletako erdigunea eta eliza
  • Urkuluko Urtegia
  • Plaza
  • Aretxabaleta
  • Aretxabaleta

Aretxabaleta

Deba ibaiaren ertzean eta Bizkaiko eta Gipuzkoako mugetatik hurbil dago Aretxabaleta. Biztanle gehienak herrigunean bizi badira ere, bederatzi landa gune ditu. Paisaia berdez inguratuta dago, eta iparraldean Arrasaterekin eta hegoaldean Eskoriatzarekin egiten du muga.

 

Industrializatutako herri oparoa da Aretxabaleta, eta kooperatibismoaren, eskualdearen garapen ekonomikoan hain eragin handia izan duen mugimenduaren, sorrerari lotuta dago. Dena den, monumentu-multzo garrantzitsua dauka, Andra Mariaren eliza, garai batean Bedarretako San Migelen elizan zegoen kripta barruan duela, Otalora jauregia eta Arratabe dorretxea, udaletxearen egoitza, besteak beste.

 

Paisaia menditsu ederra

Ingurune erabat menditsua da eta edertasun handiko guneak ezagutzeko aukera du bisitariak: Urkulu urtegia, aisialdirako leku paregabea, eta Kurutzeberri mendia (1.146 m), adibidez. Aretxabaletako udalerriak abuztuaren erdialdean ospatzen ditu Andra Mari zaindariaren omenezko jaiak.

 

Halere, ekitaldiz eta tradizioz betetako beste jai ugari ere badituzte aretxabaletarrek, inauterietako igandean kintoek egiten duten Txino Dantza, esaterako. Irailaren amaieran, ostera, San Migel jaiak ospatzen dituzte.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

26.00

Biztanle-kopurua:

6700

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana