Artzentales

Artzentales

Helmuga turistikoak

Herriak

Enkarterriko udalerri honen inguruneak gozatzeko aukera ugari eskaintzen dizkio bisitariari. Museoak, interes historikoko tokiak, industriarekin eta meatzaritzarekin lotutako iraganera egindako bisitak, naturara hurbildu ahal izatea eta turismo aktiboko jarduerak dira, besteak beste, udalerri hau kulturaz, gastronomiaz eta naturaz gozatu ahal izateko bisitarientzat gune egoki bihurtzen duten arrazoiak.

 

Herri txiki honek ezaugarri historiko interesgarriak gordetzen ditu bere baitan. Horiek ezagutzeko, San Miguel plazatik ekin diezaiokegu ibilbideari. Antzina, enparantza horretan bertan, haritz baten inguruan elkartzen ziren eskualdeko gaiak eztabaidatzeko. Egun, haritz gaztea dago zuhaitz haren lekuan eta ýKontzejuko ametzý izenaz ezagutzen dute herritarrek. Alboan, San Miguel XVI. mendeko eliza errenazentista dago.

 

Artzentales eta inguruak

Historiari dagozkion kontu horiek ezagutu ostean, Artzentaleseko inguru politei erreparatuko diegu. Horretarako, txangoa egin dezakegu Alen mendiaren magaleko belaze, harizti eta pagadi ederretan barrena. Gainera, beste interesgune batzuk topatuko ditugu han, burdin eta kobre meatzeak hain zuzen. Herritarrek duela mende bat utzi zioten Peñalba-Rao izeneko inguruko meatzeak eta Alen mendikoak ustiatzeari. Lehen horri Federico meatzea deitzen diote eta meatzarien herrixka egon zen handik oso gertu.

 

Horrez gainera, Artzentalesen aisialdirako hiru gune daude: Toba, Santa Cruz eta San Antolin, mahai, parrila eta iturriekin. Egun pasa edo atseden hartzeko leku paregabeak dira. San Antolinen, esaterako, nabarmentzekoa da hango baselizako aurrealdeari atxikita dagoen zezen plaza.

Datu interesgarriak

Hedadura
36.70 Km
Biztanle-kopurua
712

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana