Arratzuko Udala

Arratzu

Helmuga turistikoak

Herriak

Biosferaren Erreserba ikusgarrian murgilduz gero, Arratzura iritsiko gara, garai batean Gernika-Lumoko auzoa zen udalerri txikira. Landa izaera nabarmenekoa da, eta bi auzotan dago banatuta (Loiola-Elexalde eta Zabala-Belendiz).

 

Golako ibaiaren eskuineko urertzean dago kokatuta. Gastiburu mendilerroaren mendebaldeko aldean topatuko dugu herritxoa. Inguru hartan eta Arratzuko etxe ospetsuan ere, Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu zituzten. Erdi Aroan berriz, gerra askoren eszenatoki izan zen Arratzu, eta hala erakusten dute bertako dorre eta etxe sendoek. Horien artean, bi nabarmenduko ditugu: Montalban gailur batean kokatutako dorrea, XV. mendean berreraikitakoa, eta Zubiaur dorretxea. Halaber, beste hainbat eraikin historiko eta monumentu daude ikusteko Arratzuko udalerrian. Batetik, Santo Tomas Apostoluaren eliza ederra bisita dezakegu. Errenazimenduko eraikina izan arren, moldaketa barrokoak zein neoklasikoak egin zizkioten, estilo biak modu ezin hobean uztartuz. Era berean, baseliza ugari daude Arratzun, herria osatzen duten auzoetan banatuta.

 

Arratzuko jai nagusiak abenduaren 21ean ospatzen dituzte, Santo Tomas Apostoluaren omenez.

Datu interesgarriak

Hedadura
9.86 Km
Biztanle-kopurua
414

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana