Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Aia

Aia

Landa giroko udalerri txiki honen ingurua ikusgarria da. Pagoetako Parke Naturala da horren erakusgarri nagusia. Pagoeta (714 m) mendian dago eta aproposa da naturaz gozatzeko, ibilbide zoragarriak egin baitaitezke baso eta zelai berdeetan zehar. Horrez gain, atseden hartzeko txoko apartak daude, baita haurrentzako parkeak ere.

Hamaika auzok osatzen dute Aia. Ondare artistiko eta historiko handiko herria da. Erdigunean, esaterako, Esteban Deunaren 1350. urteko eliza eta udaletxea nabarmentzen dira. Andatza auzora joanez gero, berriz, San Pedro baseliza bisitatzeko parada dugu. Bertan, Andres de Araozek egindako erretaula ikus dezakegu. Herriko jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte, San Donato eta San Lorentzoren omenez. San Martin festak ere oso ezagunak dira, inguruko herrietatik jende asko erakartzen duten idi-probak egiten baitituzte.


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 56.00
Biztanle-kopurua: 1854
Euskadi, auzolana