Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Aduna

  • Adunako Udala

Aduna

Gipuzkoako udalerri txiki honen inguruko kolore nagusia berdea da. Aduna mendi eta larre ederrez inguratuta dago, eta horietan, mendi ibilaldiak egin daitezke.

 

Adibidez, Belkoain (488 m) mendira igo gaitezke, eta eremu horretako lehen biztanleen aztarnak ikusi, hala nola gailurrean dagoen dolmena. Gainera, gailurretik ondoko udalerrietako ikuspegi ederrez gozatuko dugu.

 

Herriko plazara sartu eta berehala, Jasokundeko Andre Mariaren elizarekin egingo dugu topo. Elementu interesgarri asko ditu, aldareak eta ataria, kasu. Bestalde, udaletxea ezagutzeko parada ere badugu, baita dorretxea ere, garrantzia handikoak baitira. Plazaren erdian, estalitako frontoi eder bat dago, era guztietako kirola egiteko.

 

Sagardoaren ohitura

Gainera, Aduna bisitatzea erabakitzen dutenek inguruko sagardotegietara joateko aukera paregabea dute. Udalerri txiki honetan tradizio handia du sagardoak eta jende asko etortzen da sagardoa dastatu eta menu tipikoa (bakailao tortilla, bakailaoa piper berdeekin, txuleta eta gazta, intxaurrak eta irasagarra) jatera.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

7.00

Biztanle-kopurua:

376

Euskadi, auzolana