2005ean ireki zuten jatetxea Iñigo Lavado chef irundarraren zuzendaritzapean. FICOBA azoka-eremuaren sarreran dago, eta bertan diseinu abangoardista da nagusi. Terraza handitik Aiako Harria Parke Naturalaren bista ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Jantoki nagusiaz gainera, jantoki pribatu bat eta bazkalondoan lasai egoteko txokoa ere baditu. Iñigo Lavado jatetxearen sukaldaritzak produktuaren kalitatea eta sormena ditu ardatz.
Zerbitzuak: Aire egokitua / Haur-instalazioak / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Terraza / Jangela pribatua
Datu interesgarriak
Avda. Iparralde, 43
- 20302
Irun
40 lagun (jantoki nagusia)