ALL IRON HOSTEL | BILBAO | BIZKAIA | Ostatuak | Euskadi Turismoa
Joan edukira

Non lo egin

Aterpetxe turistikoak

ALL IRON HOSTEL

All Iron Hostel aterpetxea Begoña auzoan dago, izen bereko basilikaren ondoan, zeinak, gain batean kokatuta, Bilbo osoa duen ikusmenean. Ostatuak hiriaren panoramika bikaina eskaintzen du, eta, Donejakue bidean bertan kokatuta dagoenez, erromes ugari izaten dira bertan. Oso ongi komunikatuta dago garraio publikoaren bidez: metro geltoki bat du 500 metrora, eta autobus geltoki baten ondoan dago. Alde Zaharrera 15 minutuan baino gutxiagoan iristen da oinez. Aterpetxea erabat berrituta dago, eta ohe edo ohatzedun logela partekatuak ditu, talde handientzat ezin hobeak. Terraza eta lorategia, sukalde partekatua, doako WiFia, berogailua, armairu indibidualak eta garbiketa zerbitzua ditu. Horrez gainera, ostalariak aireportura eramateko bidaiak antolatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle Jose María Ugarteburu, Nº 2 ENTREPLANTA 1ª - 48007 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
84 leku
Erregistro zenbakia
Gela kop.
0 lau lagun arterainoko gelak - 10 lau lagunetik gorako gelak

Zerbitzuak

  • Ur beroa
  • Aire egokitua
  • Liburutegia
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Jantokia
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Klimatizatutako gelak
  • Internet
  • Garbitegia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua

Datu interesgarriak

  • Berdeguneak

Tarifak

Prezio merkeena-garestiena

  • Ohea gela partekatuan: 16.00€ - 23.00€

* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira