Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
Ostatua Adunan dago, Donostiatik 18 km-ra soilik dagoen udalerri txiki batean; hain zuzen, herriko elizaren eta pilotalekuaren ondoan dago. Inguru lasaia da, eta paisaia ikusgarrian jarduerak egiteko ezin hobea da, naturarekin harremanetan. Instalazioa moldakorra denez, oso egokia da familia edo taldeentzat. Aterpetxe osoa, logelaka edo banakako oheka alokatu daiteke. Gosari zerbitzua eskaintzen du, bai eta garbigailu, lehorgailu, maindire eta toalla alokairu zerbitzua ere.