Non lo egin
Landetxeak
Garaiko Landetxea Garai herri txikian dago, naturaren bihotzean. Oiz mendiaren magalean dago, Urkiolako parke naturalari begira. Etxeak estilo tradizionala eta diseinu berritzailea bateratzen ditu, eraikinaren jatorrizko harriak mantenduz. Jangela nahiz egongela beirate batez inguratuta daude, naturarekin harreman zuzena izateko. Landetxeak 8 logela izateaz gain, beste areto bat ere badu, enpresa bilerak antolatzeko eta edozein motatako ospakizunak egiteko. Etxearen inguruan hainbat ibilaldi egin daitezke, oinez nahiz bizikletaz. Garaitik kostara hel daiteke hogei minutuan baino gutxiagoan, baita hiriburuetara ere, ordubete baino gutxiagoan