Non lo egin
Hotelak
Spirit Hotel Gran Bilbao Alde Zaharretik gertu dago, Bilboko gune historiko, kultural eta komertzial nagusian.
Bertan museoak, Santiago katedrala, Plaza Berria, Erriberako azoka ospetsua eta pintxo taberna ugari aurkitu daitezke. 150 aparkaleku baino gehiago eta auto elektrikoentzako karga-puntuak eskaintzen ditu.
Zikloturismoa maite dutenentzat, bizikleta-gela bat, hauek konpontzeko eta garbitzeko gune bat daude eskuragrri.Bere logelak, guztiak kanpoalderutz begira, abangoardistak dira eta horma-irudi ezberdinak dituzte. Logela guztiek klimatizazioa, Wi-Fi bidezko konexioa eta kablea dituzte, eta guztiz hornituta daude.
Hoteleko jatetxeak nazioarteko sukaldaritza eskaintzen du, bertoko ukituekin eta sukaldaritza osasungarriarekin bat eginez, gainera, buffet gosariak zuzenean sukaldatutako janaria du. Bilera eta kongresuetarako, Auditorium propioa du, ia 300 lagunentzako edukierarekin, eta 10 bilera-gela erabat hornituta, 1.800 metro karratu baino gehiagotan banatuta, edozein motatako ekitaldiak antolatzeko.