ERREKALDE Hotela | LEZO | GIPUZKOA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Hotelak

ERREKALDE

Kategoria
Praktika Onak

Errekalde hotela Lezon dago, kostaldetik 5 kilometrora eta Lezoko eta Errenteriako hirigune historikoetatik hurbil. Aipatzekoa da, halaber, bertatik inguruko udalerrietara mugitzea oso erraza dela; izan ere, GI-636 errepidearen eta EuskoTren geltokiaren ondo-ondoan dago. Laburbilduz, Oarsoaldea eskualdeko txokorik adierazgarrienak ezagutu nahi dituztenentzat egokia da. Eraikina XVIII. mendean egin eta orain gutxi zaharberritu zuten, eta barrualdean baserri-giroa da nagusi. Besteak beste, berogailua, WIFI konexioa, telebista eta aparkalekua ditu, eta gosariak, afariak eta enpresentzako prezio bereziak ere eskaintzen ditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Gaintxurizketa Bidea z.g. - 20100 Lezo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
21 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Igogailua
  • Taberna/kafetegia
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Internet
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Berdeguneak