Teileri etxea Berrobin dago, Tolosatik 5 kilometrora. Egurrezkoa da, eta bi apartamentutan banatuta dago. Horietako bakoitzak hiru logela bikoitz, bi komun, sukaldea, jangela, telebista duen egongela eta karrerapea ditu. Azken horretan ingurunearen lasaitasunaz gozatzeko parada izango dute bezeroek. Etxea Uzturre mendiaren hegalean dago, Leitzarango Biotopo Babestutik eta Aralar, Aizkorri-Aratz eta Pagoetako parke naturaletatik gertu. Hori dela eta, naturarekin lotura duten jardueretan parte hartu nahi duen ororentzat txoko egokia da.
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Etxe osoa alokatzea / Golf zelaia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Animazio-egitaraua / Bilera-gela / Ile-lehorgailua
Non
KONTAKTUA
Eutela Auzoa 2
- 20493
Berrobi
12 leku
XSS00013