Non lo egin
Pentsioak
San Ignacio ostatua ingurune paregabean dago, Donostia erdigunean, Kontxako eta Zurriolako hondartza ezin ederragoetatik, Tabakaleratik eta RENFEren tren-geltokitik eta Kursaal Kongresu Jauregitik gertu. Banako logelak eta logela bikoitzak ditu, modernoak eta erosoak oso. Bainugela, berogailua, edaritegia, telebista eta Interneterako Wi-Fi konexioa dituzte guztiek. Gainera, bakoitzean ohe osagarriak jartzeko aukera dago. Ostatu honetan gosari ederra ematen dute goizero. Horrez gain, ikuztegi zerbitzua era eskaintzen du.