ARGIÑENEA Nekazaritza-turismoa | BERASTEGI | GIPUZKOA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Nekazalturismoak

ARGIÑENEA

Orain gutxi zaharberritutako baserri batean dago Argiñenea nekazalturismoa, Eldua auzoan (Berastegi) eta Donostiatik 30 bat kilometrora. Mendizaleentzako oso toki egokia da, Leitzarango Biotopo Babestua eta Txindoki, Aralar eta Ernio mendiak bertatik oso gertu baitaude. Logeletako bakoitzak izaera propioa duela esan daiteke, eta horiek guztiek bainugela, berogailua eta Interneteko konexioa dute. Dekorazioari dagokionez, harriaren eta zuraren erabilera nabarmentzen da. Etxeak bezeroentzako egongela ere badu. Gaur egun, Euskal Pottoka arrazako zaldiak hazten dituzte nekazalturismoaren jabeek. Hitz gutxitan esanda, hiri handi eta zalapartatsuetatik aldentzeko eta landa ingurunean atseden hartzeko aukera paregabea izango dugu ostatuan.

Datu interesgarriak

Helbidea
Eldua Auzoa 21 - 20492 Eldua, Berastegi
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Edukiera
10 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Ur beroa
  • Zuhaitzak
  • Etxe osoa alokatzea
  • Internet
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Animazio-egitaraua
  • Areto soziala
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak