Non lo egin
Landetxeak
Bermeoko barnealdean, Sollube gainan, dagoen landetxe tradizionala da Mañuko Benta. 12 pertsonentzako tokia du, eta banako logelak eta logela bikoitzak eskaintzen ditu, guztiak berogailuarekin. Ohe gehigarri bat eskatzeko aukera ere ematen du (10 euro gau bakoitzeko). Mendiaren eta hondartzaren artean kokatuta dagoenez, egun batzuk lasai asko pasatzeko leku aproposa da. Hori gutxi balitz, landetxean plater bikainak (menu bereziak eta kartako menua) dastatzeko eta bertoko produktu anitz erosteko parada izango dute bisitariek.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira