Los Rosales, Los Avellanos, Las Palmeras, La Acacia eta Los Nogales. Horiek dira Rincon de Aiara ostatua osatzen duten bost apartamentuen izenak. Menagarai herrixkan (Aiara) dago ostatua, eta baserrien xarma eskaintzeaz gainera, egonaldi atsegina bermatzeko zerbitzu guztiak jartzen ditu bisitarien eskura. Apartamentu bakoitza era berezian apainduta dago. Horietan guztietan egongela (telebista eta DVD-irakurgailuarekin), bainugela eta sukaldea aurkituko ditugu. Gainera, Los Rosales eta Los Avellanos apartamentuetan jet dutxa eta jacuzzia erabiltzeko parada izango dugu, hurrenez hurren. Bestalde, Las Palmeras apartamentua ezinduentzat egokituta dago eta turrusta dutxa du. Bezeroek barbakoak egin ditzakete kanpoaldean. Bere kokapena dela medio, Rincon de Aiara ostatua hiriko jendetzatik ihes egiteko eta naturaz gozatzeko txoko bikaina da.
Landa
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Kutxa gotorra / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Haur-instalazioak / Internet / Lorategia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Areto soziala / Joko-aretoa / Telebista
Tarifak: Prezio merkeena-garestiena
Non
KONTAKTUA
Mendieta Auzoa 75
- 01477
Ayala/Aiara
12 leku
TVI00010