PAGAIGOIKOA Landetxea | MUXIKA | BIZKAIA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Landetxeak

PAGAIGOIKOA

Harriz eta egurrez egindako XIV. mendeko baserri batean dago Pagaigoikoa landetxea. Orain gutxi zaharberritu dute, jatorrizko egitura mantenduta. Bizkaiko txokorik ederrenetako batean dago: Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Haritz zahar eta fruta-arbolez inguratuta dago etxea. Sei logela bikoitz eskaintzen ditu, honako zerbitzuokin: telebista, berogailua eta Interneteko WIFI konexioa. Horrez gainera, egongela (tximinia, telebista eta musikarekin), sukalde-txokoa (6 euro lagun bakoitzeko), terrazak eta arkupeak ditu. Lan-bilerak hartzeko ere toki egokia da: bilera-areto handia du, Interneteko WIFI konexioarekin. Bestalde, bezeroek nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan har dezakete parte eta baserriko produktuak eros ditzakete (eztia, sagardoa, txakolina, gazta eta ardoa, esaterako). Gosari bikainak prestatzen dituzte (zuku naturala, kafea, ogi txigortua, opilak...) eta inguruko tokirik adierazgarrienak ezagutzeko turismo-informazioa eskaintzen dute.

Datu interesgarriak

Helbidea
Agirre Auzoa 2 - 48392 Muxika
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
16 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Liburutegia
  • Taberna/kafetegia
  • Etxe osoa alokatzea
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Dantzalekua
  • Golf zelaia
  • Haur-instalazioak
  • Internet
  • Lorategia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Animazio-egitaraua
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Telebista

Estekak

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak