XVIII. mendeko baserri ederrean dago Ortulane landetxea. Jatorrizko egitura eta arkitektura-elementuak gorde ditu eta, aldi berean, bisitarien erosotasuna bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eskaintzen ditu. Natura ingurunean dago landetxea, Urdulizko erdigunetik oso hurbil. Lasaitasunaz gozatzeko eta askotariko txangoak egiteko toki bikaina da. Horrez gainera, metro-geltokitik eta hondartzatik (Plentzia edo Atxabiribil hondartzak, besteak beste) gertu dago. Laburbilduz, bere kokapena dela eta, oso erraza da bertatik inguruetako txokorik adierazgarrienetara joatea. Hiru logela bikoitz eta banako logela bat aurki ditzakegu landetxean, honako zerbitzuokin: berogailua, telebista eta Interneteko konexioa. Era berean, jangela eta aparkaleku pribatua jartzen ditu bisitarien eskura. Zuhaitz eta gune berdez inguratuta dago eraikina.
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Jantokia / Internet / Lorategia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Telebista
Non
KONTAKTUA
Araba 5
- 48610
Urduliz
8 leku
XBI00054