Non lo egin
Hotelak
Lau izarretako hotela da eta Bilbao Exhibition Centre (BEC) ondoan dago, Max Center eta Mega Park merkataritza guneetatik gertu eta Bilbotik 5 minutura. Guztira 203 logela ditu, honako zerbitzu hauekin: bainugela, aire-girotua, kutxa gotorra, logelako edaritegia, telefonoa, telebista, ADSL linea, ile-lehorgailua eta doako Wi-Fi konexioa hoteleko txoko guztietan. Horrez gainera, taberna, jatetxea, 300 lagunentzako 6 bilera-gela eta negozio-turismorako beharrezkoak diren beste hainbat zerbitzu ere baditu. Aisialdi-turismoari begira, berriz, haurrentzako gunea eta igerileku estalia ditu, besteak beste. Aparkaleku estalia.