ENDEITXE Nekazaritza-turismoa | EREÑO | BIZKAIA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Landetxeak

ENDEITXE

Endeitxe Landa Etxea ametsetako ingurune batean dago: Ereño, mendi bihurgunetsuz inguratutako herrixka. Bertatik, ezin hobeto ikusten da Urdaibaiko Biosfera Erreserba magikoaren estuarioa zeharkatzen duten urak itsasoratzen diren lekua. Lekeitio eta Gernika herrietatik 15 minutura dago, eta Laga eta Laida hondartzetatik 10 minutura. Itsasoa eta mendia uztartzen dira landa etxe honen agertokian, eta tokiaren parte sentiaraziko zaitu. Bere horma sendoek erosotasuna eta benekotasuna igortzen die bisitariei geletako zuraren goxotasunarekin batera, eta Euskadiko paisaiarik paregabeenetakoa eskaintzen dute bertako leihoek. Landetxeak gela bikoitzak eta banakakoak ditu, eta Internet, berogailua, kable bidezko telebista eta itsasorako bistak eskaintzen ditu. Kanpoan, berriz, lorategi eder bat du barbakoarekin.

Datu interesgarriak

Helbidea
Basetxetas-Atxoste Auzoa 27 - 48313 Ereño
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
12 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Taberna/kafetegia
  • Etxe osoa alokatzea
  • Haur-instalazioak
  • Lorategia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Animazio-egitaraua
  • Joko-aretoa
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Santiago bidea
  • Berdeguneak