Altzuste Landetxea Zeanurin dago, Gorbeiako Parke Naturalaren parean. Ingurune zoragarrian dago, eta toki paregabea da ostatu hartzeko, bai lasaitasun bila doazenentzat, bai Bilbo, Gasteiz edo Donostia ezagutu nahi dituztenentzat; izan ere, lehenengo bi hiriburuak ordu erdira daude, eta Donostia, ordu eta erdira. Sei gela bikoitz ditu, sei bainugela eta sukalde eta egongela bana; egongelan, telebista eta beheko sua daude. Gainera, lorategi ederra dauka, barbakoa egiteko aukera eta guzti. Nekazaritza jardueretan parte hartzeko aukera izango dute bisitariek. Garraio publikoan joan daiteke bertara, La Unión autobus etxeak lotura baitauka Gasteiz hiriburuarekin.
Zerbitzuak: Bizikleten alokairua / Zuhaitzak / Liburutegia / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Eraikin historikoa / Ekitazioa / Frontoia / Golf zelaia / Bizikletak uzteko tokia / Internet / Lorategia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Telebista
Tarifak: Prezio merkeena-garestiena
Non
KONTAKTUA
Altzusta Auzoa 63
- 48144
Zeanuri
12 leku
XBI00030