Non lo egin
Hotelak
Ametsetako egunak igarotzeko aukera ematen duen luxuzko hotela da
Bilboko erdialdean dagoen bost izarreko hotela da.
Ricardo Legorreta arkitektoak diseinatu du Eduardo Chillidaren artelanetan oinarrituta. Gela guztiek bainugela osoa, internet, segurtasun-kutxa, gela-zerbitzua, berogailua, aire girotua, klimatizatzailea, telebista, edaritegia eta ile-lehorgailua dute. Azken finean, bere mailako hotel batek eskaintzen dituen aurrerapen teknologiko eta zerbitzu guztiak ditu. Logela guztiek kanpoaldera ematen dute eta elbarrientzat prestatuta daude.
Horrez gain, hotelak jatetxea, banketeak egiteko aretoa, bilera-gela, garbitegia eta tindategia ere baditu. Ariketa fisikoa egin nahi duenak eskura du gimnasioa eta estalitako igerilekua.