Non lo egin
Pentsioak
Bisitariek bista ikusgarriez gozatzeko aukera izango dute Gaztelu Begi nekazal ostatu txikian. Bakio kostaldeko herrian, Gaztelugatxeko baselizatik oso gertu, dago. Kanpora begira dauden zortzi logela bikoitz ditu, erosotasun guztiekin, eta horietan guztietan baserri giroa da nagusi. Aipatzekoa da, gainera, logeletatik Gaztelugatxeko Doniene primeran ikus daitekeela. Turista gehien erakartzen dituen txokoetako bat dugu hori. Horrez gainera, Internet konexioa, berogailua, egongela, taberna, kafetegia, jatetxea eta aparkalekua ditu.