Non lo egin
Hotelak
Gorbeiako Parke Naturalean dagoen nekazaritza-hotela da.
13 logela ditu, dotore apainduta eta erabat hornituta.
Hau da, logela bakoitzak berogailua, klimatizazioa, kable bidezko telebista, bainugela hidromasaje bainuontziarekin eta interneterako sarbidea ditu. Horrez gain, hotelak, bilera-gela, egongela, irakurketa-aretoa, terraza, jatetxea eta taberna ditu eta elbarrientzat egokituta dago.
Zuhaiztiz, berdegunez eta lorategiz inguratuta dago hotela, hortaz, naturaz gozatzeko eta atseden hartzeko leku egokia da. Inguruan golfean edo zaldiketan aritzea posiblea da.