Mitarte Arabako Errioxako ardo upeltegia | LABASTIDA / BASTIDA | ARABA | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Mitarte

Produktu Cluba

Mitarte Upeltegiak Bastidan dagoen familia-upategi txikia da. 1992an sortu zuten arren, egungo arduradunak ardogintzan tradizio handia duen familiatik datoz. Euren mahastietako (40 hektarea) mahatsa soilik erabiltzen dute ardoa egiteko. Mahatsa kontu handiz lantzen dute, eta, beraz, ekoizpena txikia da. Mahats-bilketa ere presarik gabe egiten da, urriko azken eguzki-printzak hartzeko. Ardoa egiteko upeltegi tradizionalak putzu irekiak eta harrian egindako bostehun urteko sakonera bat ditu. Bertan, urteko ardoa egiten da, beratze karbonikoaren metodo tradizionala erabiliz. Upategi berriak, aldiz, instalazio modernoagoak ditu. Ardo zuriak eta ardo onduak, besteak beste, bertan egiten dira. Aurrez hitzordua eskatuta, posible da upategira bisitaldi gidatua egitea eta azalpen eta guzti ardoa dastatzea. Gainera, txoko txiki bat dauka. Bisitaldien ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Bisitaldiaren iraupena: Bisitaldia bakarrik: ordubete. Bisitaldia eta ardo dastaketa (azalpen eta guzti): 2 ordu. Bisitaldiak hitzartzeko telefono-zenbakiak: 945 331 069 - 649 940 039 - 607 343 289

Datu interesgarriak

Helbidea
Rioja etorbidea, 7 / El Cortijo - 01330 Labastida/Bastida
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Jangela pribatua
  • Upeltegia