Aukera ezin hobea Euskadiko eskualde ezezagunenetako eta hustuenetako bat ezagutzeko: Arabako Haranak. Gaur aukera izango dugu lurralde honetako bi harribitxietara hurbiltzeko. Batetik, Añanako Haran Gazia, 7.000 urteko historia eta aparteko paisaia eskaintzen duena. Eta, bestetik, Valderejoko Parke Naturala, naturaren eta lasaitasunaren zaleentzat toki ezin hobea.
GOIZEAN
Goizean, sasoi betean gaudela, Valderejoko Parke Naturalera hurbilduko gara. Lalastra herriko sarreraren ondoko aparkalekuan utzi beharko dugu gure ibilgailu partikularra, hortik aurrera jarraitzea debekatuta dagoelako. Kale nagusian barrena oinez goazela, metro gutxitara Parketxea ikusiko dugu. Bertan aholku emango digute bisitatzera goazen naturagunearen inguruan.
Jarraian, botak jantzi, eta parke naturaleko bide erakargarrienetako bat egingo dugu: PURÓN IBAIAREN BIDEA.
5 km joateko, eta beste hainbeste itzultzeko. Ribera izeneko herri abandonatuaren ondoan geldialdi bat egin dezakegu, hamaiketakoa egin eta indarberritzeko. Itzulerako bidea, lehenago egindako bide beretik egingo dugu.
Gomendatzen dizuegu paisaiaz eta inguruneaz gozatzea.
ARRATSALDEAN
Eguneko esfortzurik handiena atzean utzita, gatzaren erauzketaren inguruan munduan den multzo arkitektoniko, paisajistiko, arkeologiko, geologiko eta historiko berezienetako bat bisitatuko dugu: Añanako haran gazia. 7.000 urteko historia metatzen da, orain onera ekartzeko bidean dagoen toki honetan.
Bisitariak zenbait jarduera egin ditzake eremu ireki honetan: paisaia ikusteko bisitaldia, bisitaldi birtuala, bisitaldi gidatua, gatz-dastatzeak, edo, besterik, gabe, bertako terraza tipiko ikusgarriez gozatzea.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Parke Naturaleko parketxea: Lalastra / 945 353 146 / 945 351 386
Gesaltza-Añanako turismo-bulegoa/ 945 351 386
https://vallesalado.com/GATZ-HARANA-HOME
Gaztelania, Euskara
Gomendioak