Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Leku paregabean dago Aletegi jatetxea. Arabako Argomaiz udalerriko ostatuaren barruan, hain zuzen, jauregi errenazentista dotore baten barruan.
Jatetxeak zapore ukitu ezin hobeak jarriko dizkio inguruak eta ostatuak eskaintzen duten esperientzia bikainari. Estilo dotore bezain tradizionala du jatetxeak. Iñaki Sardina da bertako chefa, eta Daniel García da jantokiburua. Espazio horretan aurkeztutako platerek gorazarre egiten diote Arabako sukaldaritzari eta produktu tipikoei. Horiek guztiak freskoak eta sasoikoak dira, urtaro bakoitzaren araberakoak. Kartan, hainbat plater nabarmentzen dira: perretxiko pastela onddo saltsarekin, bakailaoa Club Ranero erara, Idiazabal gaztarekin gratinatutako zezen buztana patata purearekin, edo Goxua azkenburuko gozoa.
Hori guztia Arabako Errioxako ardo bikainekin nahastuta; kolore biziko ardoak dira, lore aromak eta fruta gustuak dituztenak. Horiei esker, jankideak eremu horretako benetako zaporeaz gozatu ahal izango du bost zentzumenekin.