Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Martin Cendoya jatetxean urte-sasoiko produktuak dira nagusi, eta platerak Eguren Ugarte upeltegiko ardorik onenekin uztartzen dituzte. Xirmendutan erretako saiheskiak dira jatetxearen espezialitatea. Horrez gainera, beste hainbat plater azpimarratu behar dira, tartean, bakailaoa Errioxako erara, txahal-masailak eta pikillo piperrak -perretxikoz beteak-. Jatetxean sukaldaritza modernoa ere jorratzen dute.