San Migel eliza (Iurreta) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
San Migel eliza (Iurreta)

San Migel eliza (Iurreta)

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Iurretako San Migel eliza XIX. mendearen hasieran eraiki zuten, lehendik zegoen kanpandorre rokokoaren ondoan. Eliza neoklasikoa da eta lauki baten gainean jarritako gurutze grekoaren forma du, lauki hori errektangulu handiago baten barruan dago. Burualdean exedra bat du; oinetan berriz, koru altua. Elizaren barrualdean San Migel Arkanjeluren irudia duen erretaula modernoa da nagusi.

Elizpea hegoaldean dago, erdi puntuko arkuek osatzen dute eta erdikoa plazara begira dago gainean frontoitxo bat duela.

Dorrea, 1788koa, harearri landuzkoa da, moldurek banatutako hiru zatik osatzen dute eta goian linterna eta kupula txikia ditu, haize-orratza buru duela.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Plaza de San Miguel - 48215 Iurreta
Telefonoa
Estilo artistikoa
Neoklasikoa
Garaia
XIX.mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkinga