Helmuga turistikoak

Herriak

Iurreta

Durangaldea Bizkaiko eskualdean dago Iurreta, Durangorekin muga egiten. Gallanda (522 m) mendiaren magalean, biztanle-entitate handiena Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan dago eta gainerako auzuneak udalerriko goiko aldean, mendialdean, daude. Ibaiaren eskuineko ertzean, dantzari baten eskulturak ongi etorria ematen dio bisitariari herriko plaza nagusian. Inguruotan, ikusteko moduko eraikinak daude, tartean San Migel eliza. Tenplu neoklasiko honek erdi puntuko arkuek osatzen duten elizpea du, plazari begira.

 

Handik hurbil, Goikolea jauregia nabarmenduko dugu. Udaletxearen egoitzak Iurreta-Ganboatarren armarria du aurreko aldeko horman. Arandia zubi ikusgarrira joko dugu ondoren, XVIII. mendeko eraikin barrokora. Halaber, 10 baseliza ditu herriak, inguruetako auzuneetan barrena. Horrez gainera, euskal baserri tradizionalak, euskal arkitektura zibilaren adibiderik argienak, aurki ditzakegu Iurretan, han-hemenka.

 

Dantzari-Dantza

Urtean zehar hainbat ospakizun egiten dira Iurretan. Irailaren amaieran antolatzen dituzte herriko festa nagusiak San Migelen omenez. Hilaren 29an, Dantzari-Dantza izenekoa dantzatzen dute. Durangaldeko beste zenbait herritan bezala, belaunaldiz belaunaldi gorde duten ohitura dugu hori. Guztira, eskualde honetako bederatzi dantza tradizionalek osatzen dute Dantzari-Dantza, eta, danbolin-jolearen soinupean, herriko ermita bakoitzaren santuaren egunean ere dantzatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Hedadura
18.48 Km
Biztanle-kopurua
3,639

Ekitaldiak

Euskadi, auzolana