Vitoria-Gasteizko Santa Maria katedrala | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi - Ezinbestekoak Euskadira egingo duzun bidaian - Euskadiko Turismoa
Joan edukira
Santa Maria katedrala

Santa Maria katedrala

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gasteizko Salburuko hezeguneetako ekosistema eta Interpretazio Zentroa ezagutzearen esperientzia.

Santa Maria katedrala Gasteizko alde zaharrean dago. XIII. mendearen hondarrean eta XIV. mendean eraiki zuten. Gotikoa da eta eliza-gotorlekua izan zen antzina. Itzela da, itxia, batez ere iparraldean. Hiria babesteko elementu izan zen.

Kolegio-eliza izan zen 1496tik 1861ean katedral izaera hartu zuen arte. Gurutze latindar formako oinplanoa, gurutzadura handia eta kaperadun girola bat ditu.

Aurrealdeko eskulturek garrantzia handia dute. Mendebaldeko ataria hiru portada dituen maisulana da: erdikoa Ama Birjinari eskainita dago, ezkerrekoa San Gili eta eskuinekoa Azken Judizioari eta Santiagori.

Santa Maria Katedrala Fundazioa tenplua berritzen ari da eta berak kudeatzen ditu eliza eta zaharberritze-lanak ikusteko antolatzen diren bisitaldi gidatuak. Bisitariek XIII. mendeko tenplu gotiko baten eraberritze-lanak eta lan arkeologikoak bertatik bertara ikusteko aukera bikaina dute. Arkitektoek, arkeologoek, harginek, aldamioek eta indargarriek osatzen dute kultura-turismoan berritzaile den egitasmo honen postala.

Katedralaren kripta museo bihurtu da, eta, bertan, eraikinaren historia nahiz hiriaren historia ezagutu daitezke, panelen eta multimedia edukien bitartez. Duela milioika urtetatik gaur egun arteko ibilbidea egiten da.

945 255 135 telefono-zenbakira hots eginda, posta elektronikoz edo Fundazioaren webgunean hitzartu behar dira bisitaldi gidatuak.

Certificado de Buenas Prácticas

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Katedrala

Helbidea
Plaza Santa María, 3 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIV. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak