Helmuga turistikoak
Herriak
Gernika-Lumo herrian gauza asko dago ikusteko: Foruen Plazan,
Don Telloren estatua aurkituko duzu –berak sortu zuenherria, 1366. urtean–, eta Bakearen Museoa, 1937an alemanen abiazioak herria bonbardatu izana gogorarazten duena.
Aholkatzen dizugu, halaber, Europako Parkea eta Batzar Etxea bisitatzea; azken horretan, Bizkaiko Batzar Orokorren batzarrak egiten dira gaur egun, euskal foru eta libertateen enblema den Gernikako arbola mitikoaren ondoan.
Gainera, Gernika Urdaibai Biosferaren Erreserbaren barruan dago. Ingurune hori Europako hezegunerik garrantzitsuenetakoa da, eta aparteko aberastasun ekologikoa du. Hondartzek ere merezi dute, bereziki Laidak eta Lagak.
Busturialdea eskualdean kokatuta, historia handia duen herri bizia da; batetik, ondare arkitektoniko aberatsa du eta bestetik, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, hareatza zabalek osatzen duten naturgune paregabean, ibilaldiak egiteko abiapuntu aproposa da oso.
Gernikako merkatua
Ezin dugu herritik alde egin asteroko merkatua ikusi gabe. Bizkaiko garrantzitsuenetakoa dugu eta astelehenero, merkatuko usain, kolore eta hotsetan murgiltzen dira saltzaile eta erosleak. Urrian, gainera, azoka bereziak egiten dituzte: hilabete horretako aurreneko astelehenean, ganadu-feria egiten dute eta azkenekoan berriz, Gernikako azken astelehen ospetsuan, nekazaritza-produktuena. Egun horretan, Euskal herri guztitik etorritako jendea batzen da Gernika-Lumon.
NOLA MUGITU: