Gabonetan Euskadin egiteko 5 plan
Bizi egunotako magia tradizioak benetan sentitzen diren leku batean. Ezagutu Olentzero eta Mari Domingi, gure lurraldeko elezaharretako pertsonaiak, probatu talo bero bat eta lagundu herriak eta hiriak betetzen dituzten azoketako gozo tradizionalekin.
Amain eman argien distirari, gaztaina erreen usain gozoari eta gure kaleak eraldatzen dituen jai-giroari.
Gabonetako planak
-
1. San Tomaseko azoka postuak »
San Tomaseko azoka da tradizio handieneko gabonetako une bat. Honako honetan du jatorria: duela hainbat mende, nekazariek eta ganaduzaleek beren uztak eta produktuak jaisten zituzten errentak ordaintzeko.
San Tomas egunak markatzen du gabonen hasiera Euskadin. Hainbat udalerritan, hala nola Bilbon edo Donostian tokiko produktuak dituzten postuak eta unean bertan egindako taloak aurkitu ditzakezu.
-
2. VisitEuskadiren Instagramen profila ikusi »
Donostiako noria hiriaren ikono bihurtu da. Urtero, azaroaren erdialdera, Kontxako hondartzaren parean jartzen da, pasealekua argiztatzen du eta goitik badiaren ikuspegi onenetako bat ikusteko aukera ematen du.
Norian goraino iristen zarenean, atera argazki bat ahaztu gabe, egunotan bakarrik lortu ahal izango baituzu
-
3. Gasteizko jaiotza monumentala »
Gasteizko Florida parkea tamaina handiko figurez betetzen da, jaiotza monumental zirraragarri bat sortzeko. Urtero, jaiotza aldatu egiten da eta eszena berriak gehitzen dizkiote. Musikaz eta argiz girotuta dago eta parkearen ingurunera erabat egiten da.
-
4. Bilboko gabonetako argiak »
Urteko garai honetan, Bilboko kale argiztatuetatik ibiltzea da plan klasiko eta magikoenetako bat. Hiria, eta, bereziki, Hareatzako eremua, Casilda parkea eta Kale Nagusia, argiz eta gaztaina erreen postuz betetzen dira. Argazki batzuk ateratzeko eta Euskadiko gabonetako tradizioa eta magia bizitzeko spot onena dira.
-
5. Ezagutu Olentzero eta Mari Domingi »
Plan hau gustatuko zaie gehien familiako txikiei. Bisitatu Mirandaolako burdinola Mari Domingi eta Olentzero, ikazkinen lanbidea eta haien historia ezagutzeko, guztia ere ipuin-kontalari baten eskutik.
Era berean, Olentzeroren etxea bisitatu dezakezu Izenaduba Basoan, Bilbotik 15 minutu eskasera. Parke tematiko hori gabonetako magiaz eta euskal mitologiaren historiaz beteta dago.
Gainera, Olentzero, Mari Domingi eta haien lagunak ikusi ahal izango dituzu Euskadiko hiriburuetako eta herri askotako kaleetan barrena abenduaren 23ko arratsaldean edo 24ko goizean.
Olentzero eta Mari Domingiren jatorrian gehiago sakondu nahi baduzu ez galdu post hau.
Olentzero eta Mari Domingiren jatorria ezagutuz
Ezagutu Gabonetako postre tipikoenak eta animatu probatzera.
Dastatu gure gabonetako errezetarik gozoenak
Murgildu zaitez euskal kulturan, euskara ikasten lagunduko dizuten 5 abesti hauekin
Euskara ikasteko 5 abesti onenakJarrai iezaguzu Instagramen




