Konektatu naturarekin
Joan edukira

Konektatu naturarekin

Euskadi, konektatu naturarekin

Euskadi helmuga ezin hobea da naturarekin konektatzearen esperientzia bizi eta sentitzeko.

Lurralde honek liluratu egingo zaitu, ehunka urte dituzten pagadiak eta hariztiak, urmaelak eta hezeguneak, bederatzi parke natural, Urdaibaiko biosferaren erreserba, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta gure paisaia berde edo urdin bizia osatzen duten kultura baitaude bertan.

Ezagutu nola atera zuku osoa naturan igaroko dituzun hurrengo opor aktiboei edo erlaxatuei.

Mendi baten silueta

Ekoturismoa

Baliabide natural ugari izateari esker, hainbat jarduera egin eta esperientzia bizi daitezke Euskadin; horregatik, Euskadi helmuga ekoturista da.

Ekoturismoaren arloko hamaika jarduera aurkituko dituzu: argazkigintza naturan, hegazti, ugaztun eta zetazeo espezieen behaketa, ingurune naturala interpretatzeko ibilbideak, ibilbide geologikoak... Halaber, milaka urteko herri baten tradizioak ezagutu eta horiez gozatzeko aukera izango duzu, besteak beste.

Euskadik 2016ko Daimieleko Ekoturismoaren Adierazpena sinatu zuen, eta Espainiako Ekoturismo Elkartean dago, Euskal Kostaldeko Geoparkearen bitartez.

Ekoturismoa natura ingurune batera egiten den bidaia da, hura ezagutu, interpretatu, gozatu eta zeharkatzeko, eta, aldi berean, ingurunea kontserbatzen laguntzen du modu praktikoan, ingurunean inpakturik sortu gabe eta tokiko biztanleengan ondorio positiboa izanez.

2016ko Daimieleko Adierazpena.

Mendi baten silueta

Mendi ibilaldiak

Euskadi helmuga pribilegiatua da mendian ibiltzeko lurraldearen azalera txikian kontzentratzen diren espazio naturaletako ibilbideetatik.

Ibilbide handiak, hala nola Santiago Bidea eta Ignaziotar Bidea (biak ala biak osagai espiritualarekin), Idiazabal Gaztaren Ibilbidea eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea (paisaia naturalekin txundiarazten dutenak), familian egiteko paseoak... Euskadin, milaka leku aurkituko dituzu mendian ibiltzeko, zure sasoi maila edozein delarik ere.

Mendi baten silueta

Zikloturismoa

Hirietatik, hala nola Gasteiztik, bizikletentzako paradisua izanik, eta lurralde osoko bide berdeetatik hasi eta BTT zentroetan proposatutako bizikleta ibilbideetara; Euskadin, zure bidaia bide onetik joango da.

Ezagutu Euskadin egin ditzakezun askotariko bizikleta ibilbideak: ia desnibelik ez duten bide berdeak, atseden hartzeko interes turistiko eta kulturaleko lekuetatik hurbil; Bilbo, Donostia eta Gasteiz bizikletaz ezagutzeko aukera emango dizuten hiri ibilbideak... Gozatu gustu eta profil guztietarako eskaintza zabalaz.