Asteburuko irteera, gau baterako edo birako. Larunbat goizean hasten da esperientzia, Tolosako azokan; bertako produktuak ezagutuko ditugu, eta loreen eta landareen koloreez eta usainaz gozatuko dugu. Jarraitzeko, Txotxongiloen museo ezagunera egingo dugu bisita, eta milaka urteko arte horri buruz ikasiko dugu. Bazkari tipikoa, Tolosako babarrunak, eta bisita gidatua herrian zehar. Atseden baten ostean, eta afaldu baino lehen, bisita eta dastatzea sagardotegi batean. Igande goizean, itzulera-bidaia hasi aurretik, bisita eta dastatzea Damasoro euskal txerrien abeletxean.
LARUNBATA
Tolosako turismo-bulegoan egingo dugu hitzordua, eta azokara joango gara bisitan; Euskal Herriko tipikoenetako bat da. Zerkausia barrutian sartuko gara, eta bertako produktuak ezagutuko ditugu. Berdura plazan, aldiz, gure loreen eta landareen usainaz eta koloreez gozatu ahal izango dugu.
Gero, bisita egingo dugu txotxongiloen zentrora; mundu osoko txotxongiloak ezagutuko ditugu, eta asko ikasiko dugu milaka urteko arte horri buruz. Fantasiazko mundu batean murgilduko gara, haurrak izango bagina bezala.
Bazkari tipikoa egingo dugu, Tolosako babarrunak, eta bisita gidatua ere egingo dugu herrian zehar. Ongi merezitako atseden baten ostean, Aburuza sagardotegira joango gara sagardoa dastatzera; afaldu ere hor egingo dugu. OHARRA: gaur egungo murrizketekin, ezin da bertan afaldu. Ahal denean, berriz aktibatuko litzateke hori. Eskaintzen dugun beste aukera bat da hotel batean ostatu hartzea, eta bertako jatetxean afaltzea (Oria hotela, Bidebide hotela, Tolosan).
IGANDEA
Goizean, txerri-ustiategi bat bisitatuko dugu; ingurune zoragarrian dago, paisaia ederrez inguratuta. Damasoron hazten dituzten txerriak aske bizi dira, eta naturako gaiez (ezkurrak eta gaztainak) eta pentsuz elikatzen dira. Bisitaldia 12:00etan bukatuko da, eta itzulera-bidaiari ekingo diogu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
http://www.botarri.com
https://www.tolosaldea.eus/eu/tolosa-gourmet/donde-comer
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/eu/prepara-viaje/donde-dormir
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara