Kulturari lotutako eguna proposatu nahi dizugu Durangoko herrian. Kalez kale ibiliz, ezagutu bertako hirigune historikoaren erakargarritasun nagusiak, bai eta bi museo nabariak ere: Arte eta Historia Museoa eta Kurutzesantu museoa. Eta bertako kaleetako eta tabernetako giroaz gozatu Martxoaren 31tik apirilaren 3ra Topaclown egingo da Durangon, clown- eta umore-ikuskizunen zikloa.
GOIZEAN
Eguna hasteko, Kurutzesantu museoa bisitatuko dugu. Kurutziaga gurutzea dago han, estatu osoko harrizko gurutzerik onenetako bat. Estilo gotikokoa da, XV. mendeko azken urteetan edo XVI. mendearen hasierakoa. Gurutze honek (4,5 metroko garaiera) barkamen- eta itxaropen- mezu bat adierazten du. Kurutzesantu museoak ondare bikain hori gordetzeaz gain, Turismo Bulegoaren egoitza ere bada, eta hiribilduko gainerako turismo-erakargarritasunei buruzko informazioa eskuratuko dugu, beraz, Durangok 700 urte baino gehiago ditu eta. Bisita autogidatuak oso plan ona dira Durangoko historiaz eta ondareaz gozatzeko.
Audioen bidez bisita geure kabuz egiteko doako zerbitzu bat da, eta turismo-bulegoan bertan ematen dute, Whatsapp bidez. Ibilbideak udalerriaren turismo-planoan zehaztuta daude, baita kalean bertan ere, baldosa eta plaken bidez; haiei erraz jarraituko diegu, beraz. Ibilbideetako batek ondarea du ardatz; hala, bada, audiogidari esker, Uribarriko Andre Maria basilikaren arkupearen edertasuna, Santa Ana arkuaren solemnitatea, Ezkurdi plazako giroa eta udaletxeko pinturen kolore alaiak ezagutuz joango gara. Merkatu plaza ere bisitatu beharko dugu, larunbat goizetan bereziki, 0 km-ko produktuak erosi ahal izango baititugu bertan.
Beste ibilbidea monografikoa da, Durangoko bonbardaketari buruzkoa. 1937ko martxoaren 31n izan zen, Espainiako gerran; haren 84. urteurrena izan da duela gutxi. Familia osoa etorriz gero, zuentzako plana ere badugu. Durangoko sekretuak ezagutu ahal izango dituzue aztarna- edo pista-jolas baten bidez: Saltoka. Ondare-elementu bakoitza bere tokian jartzean datza (monumentuen eranskailuak planoan itsatsita). Horretarako, Saputxu apoak herriko txokoz txoko gidatuko zaituzte, eta pistak ere emango dizkizue hurrengo saltoaren helmuga zein den asma dezazuen, harik eta ibilbide osoa egiten duzuen arte. Oinezko ibilaldi interesgarri eta dibertigarri honen ondoren, pintxo tipikoak dastatzea gomendatzen dugu indarra hartzeko; taberna ugari daude, gainera, horretarako, hirigune historikoan.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ondoren, Durangoko Arte eta Historia Museoa bisitatzea proposatzen dizuegu. Etxezarreta jauregi barrokoan dago, eta, bertan, museoaren erakusketa iraunkorra eta aldi baterakoa ez ezik, Durangoko Krimenaren Historia Zentroa ere badago. Artelanetan XV. mendeko Durango islatzen duen maketa nabarmentzen da, eta oso egokia da umeekin ikusteko. Museorako sarrera doan da.
Geroago, gure gomendioa da Sanagustinalde kalean paseatzea, ibaia eta antzinako garbitegia ikustea, Pinondotik eta Etxezuri eta Orue jauregietatik igaro, eta Santa Ana plazaz gozatzea. Han zain dituzue Santa Ana eliza, estilo barrokokoa, eta arkua, Durangoko harresi zaharretik iraun duen elementu bakarra. Azkenik, lasai ederrean joan zaitezkete Tabira auzoraino. San Pedro eliza dago han, bai eta berdegune atsegin bat ere, iturri batekin eta bankuekin. Durangora egin dugun bisitari amaiera lasaia emateko modu bikaina izan daiteke hori.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Alluitz Natura (Artzain egun batez): www.alluitznatura.com
Ibilaldiak tuk-tukean: Ezagutu Durangaldea (2 lagun): Durango-Garai-Goiuria,
Elorrio, Atxondo, Abadiño-Mendiola- Atxarte-Muntsaratz / www.eguzkibandb.com
Non jan plan honetan:
https://www.turismodurango.net/restaurantes
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak