Gaur motxila bizkarrean hartu eta mendian murgiltzeko egun aproposa da. Aizkorriko Parke Naturala zeharkatzeko egun ezinhobea, bisitez, paisaiez, naturaz eta koloreez disfrutatzeaz gain, inguru hartako lanbiderik zaharrenaz, artzaintzaz hain zuzen ere, ikasteko aukera paregabea.
GOIZEAN
Gomiztegiko Artzain Eskolaraino ibilgailuz iristea proposatzen dizuegu bertan bisita gidatu bat egiteko eta gazta nola egiten den ikasteko. Artzain-txakur baten lana zer nolakoa den ere ezagutzeko. Ondoren, ilusio handienarekin motxila hartu eta ingurune menditsu hau deskubrituko dugu Urbiako zelaietara igoz lehenik, eta artzainek zonalde hartako gazta ekoizten duten bordak zeharkatuz. Urbiako zelaietara iristean Mendebaldean kokatzen den Urbia ostatuan zerbait dasta daiteke deskantsu hartuz.
ARRATSALDEAN
Indarrak berreskuratu ostean, denboran bidaiaraziko digun alertzez eta pagoz osaturiko basoa zeharkatuko dugu mendian behera. Ibilgailua utzi dugun leku berera iritsiko gara Urkulu ubidetik, Arantzazuko seminaristek futbolean jolasteko erabiltzen zuten zelaitik eta Parkeko Interpretazio zentrotik pasa ondoren. Zentroa bisitatzea pena merezi du. Inguruan gaua pasatzeko ostatu bat aukeratu baduzue bertako gastronomiaz gozatzeko aukera ezinhobea duzue.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Basquelands Way https://basquelandsway.com/es/
Non jan plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-comer/
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-dormir/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Turismo bulegoak:
Gomiztegi https://www.oñatiturismo.eus/es/listings/gomiztegi-baserria/
Santuario de Arantzazu. https://www.turismodebagoiena.eus/es/experiencias/ondarea-es/
Centro de Interpretación del Parque Natural de Aizkorri-Aratz https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/parketxeak/arantzazu
Turismo Oñati https://www.oñatiturismo.eus/es/
Gaztelania, Euskara
Gomendioak