Ondorengo lerroetan eskaintzen dizuegun planarekin Aiarako eskualdearen zati bat ezagutu, bizikletaz gozatu eta Amurrioko udalerriak eskaintzen dituen leku xarmagarrietako batzuk bisitatuko dituzue. Natura eta kultura, neurri berean. Plan bikaina da familiako edo lagun-taldeko kide guztiak asebetetzeko.
GOIZEAN
Gaurko proposamenak lurralde historiko desberdinetan barrena hedatzen den haran bat ezagutzera eramango gaitu: Artziniega, Ayala/Aiara, Laudio/Llodio, Amurrio eta Okondo herriez osatutako harana, arabar lurretan dagoena eta mugaren beste aldeko lur bizkaitarretan Urduña udalerria daukana, Nerbioi Garaian.
Goizeko saioan Laudio, Aiara eta Amurrio udalerriak lotuko ditugu bizikletaren pedalei eraginez. Bizikletarentzat erabat egokitutako 10 kilometro dira eta, horrenbestez, bi gurpilen gainean joateko ibilbide bikaina da, inguruko naturaz gozatzeko aukera emango diguna. Gaur egun, eremu hau bere haritzen eta lizarren ibarbasoekin, babesleku bihurtu da zenbait animaliarentzat; adibidez, koartza hauskararentzat, lepazuriarentzat eta ahate eta anfibio espezie ugarirentzat.
Laudiotik abiatuko gara, eta bizikletaz Amurriora heltzean, guztiz gomendagarria da udalerria bisitatzea, izan ere, udalerri honek baliabide historiko interesgarriak eskaintzen dizkio bera ezagutzera hurbiltzen den bisitariari. Iradokizun gomendagarrienetako bat indianoen ibilbidea deitzen diotena egitea da, amurrioarrek Ameriketan izandako historia erakusten baitu, hein batean. Amerikar kontinentetik aberastuta itzultzea lortu zuten euskaldun gutxi horien historia liluragarria kontatzen du. Eraikin aipagarrienak Margarita eta Fe etxeak, Tobalina etxea, Justo Saratxagaren etxea, Campo familiaren etxea eta Isusi familiaren etxea eta kapera dira. Ibilbidea honako esteka honetan kontsultatu daiteke: https://www.amurrioturismo.com/indianoak-amurrion
ARRATSALDEAN
Oraindik ere bizikletak eskuan ditugula, eta bidearen erdia eginda dugula, bazkaltzeko geldialdi bat egiteko unea da. Amurrioko edozein jatetxetan egin dezakegu otordua.
Etenaldi eta atsedenaldi horren ondoren, bizikletak berriz hartu eta abiapuntura itzuliko gara pedalei eraginez: Laudio. Goizeko bidea atzera egingo dugu berriz, hau da, beste 10 kilometro egingo ditugu, oraingo honetan desnibela alde dugula. Ibilbideak ez dauka zailtasun berezirik; ondorioz, modu lasai eta erlaxatuan eragin diezaiekegu pedalei.
Laudiora heltzean, beste atsedenaldi bat hartu dezakegu indarberritzeko. Udalerri honek askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Gure gaurko txangoa osatzeko, taldekideek duten indarraren arabera betiere, beste bisita bat egin dezakegu, kasu honetan bizikleta albo batera utzita. Laudiotik 20 kilometrotara dagoen Arteako Santutegia ezagutzera hurbilduko gara. Arteako Andra Mariaren Santutegia Artziniega udalerrian kokatutako eraikin gotiko dotore bat da, elementu artistiko aipagarrienen artean XVI. mende hasierako erretaula hispaniar-flandestar bat, monumentu historiko-artistiko izendatua, eta balio eklesiastiko handiko piezak dituen Arte Sakratuaren Museo bat dauzkana. Guztiz gomendagarria da santutegiaren alboan dagoen 500 urte inguruko artea ikustea.
Gune hori bera leku polita da egunari amaiera emateko. Etxera itzultzea besterik ez da geratzen orain, gaurko eguneko oroitzapena ondo gordetzeko.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.amurrioturismo.com/non-jan-amurrion
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.amurrioturismo.com/amurrion-lo-egitea / www.basquemountains.com/alojamiento-rural
Datu orokorrak
Más información:
Alday, 1 - bajo
945 393 704
Laudioko Turismo Bulegoa
Parque Lamuza s/n
944 034 930
Aiaraldea: www.aiaraldea.org
Basquemountains: www.basquemountains.com
Amurrio turismo: Amurrio Turismoa
Gaztelania, Euskara
Gomendioak