Goizean eta arratsaldean ibilaldiak egiteko eguna. Zeanurin barrena egiteko bi plan dauzkagu zuentzat: goizean, ibilaldi atsegin bat Undurragako urtegiaren inguruan, eta arratsaldean, berriz, Saldropoko hezegune ederra bisitatzea, Atxuriko haitzen magalean.
GOIZEAN
Undurragako urtegiari itzulia: ibilbide lasaia Undurragako urtegiaren inguruan, Gorbeiaren magalean, familiarekin egiteko egokia. 6 kilometroko luzera dauka.
ARRATSALDEAN
Saldropo: ibilaldi erraza, Saldropoko hezegunea ezagutzeko aukera ematen diguna. 2 km eskaseko ibilbidea da, zailtasunik gabea. Mahai-eremu bat ere badago, esertzeko eta paisaiaz gozatzeko aproposa.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak