Bi orduko zirkuitu ederra, La Perla talasoterapia zentroan. Kontxa hondartzara begira, eta zuzeneko sarbidea hondartzara.
Kontxako badiaren inguru paregabean, Donostian, “sasoian jartzeko” talasoterapia zirkuiturik onenaz gozatu ahal izango duzu, hondartzara begira dagoena eta bertarako zuzeneko sarbidea duena. Toki berezi honetan, itsasoko ura da erlaxatzeko eta gorputza suspertzeko egiazko terapia egiteko baliatzen den bitartekoa.
Zirkuituan baliabide anitz daude: jacuzzi panoramikoa, sentipenen labirintoa, izotz iturria eta hainbat igerileku eta dutxa mota, askotariko tratamenduak egiteko. Guztietan, itsasoko ura da protagonista nagusia.
“Errege hondartza” titulua zeukan Kontxa hondartzan inauguratu zuten La Perla, egurrez egindako bainuetxea. 1912an, bainuetxe berria eraiki zuten, garaiko egunkariek munduko ederrenetakotzat jo zutena. La Perla talasoterapia zentroa dugu, hain zuzen, Donostiako Belle Epoqueko giroaren oinordeko naturala.
Datu orokorrak
Talasoterapiako zirkuitu osoa
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Ez dago gutxienekorik.
2 ordu
8:00-etatik 22:00-era egunero
Informazio gehiago: https://www.la-perla.net/eu/talasoterapia/
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Gaztelania, Euskara