Zer gertatzen da munduko gatzik onena Euskal Herriko gazta sarituenetako batekin elkartzen dugunean? Deskubritu ezazu zuk zeuk, inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia baten bitartez.
Euskal Herriko bi txoko paregabe ezagutzera gonbidatzen zaitugu: Añanako Gatz Harana eta Segurako Ondarre gaztandegia.
Añanako Haranerako bisita gidatuan zehar Añanako gatza nola egiten den, haren 7.000 urteko historia eta leku hau mundu osoan bakarra den paisaia bilakatzen duten berezitasunak ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera, gatzaren onurez gozatu ahalko duzu Gatz Span.
500 urte baino gehiago dituen baserri eder batean kokaturiko Ondarre gaztandegian gazta egin ahalko duzu, artisauen erara, baita larreak, abeletxea eta museoa bisitatu ere. Bisitaldiari amaiera emateko bi gazta mota dastatuko dituzu: gazta krema bat eta zeuk aurrez eginiko gazta.
Euskal gazta onenaren eta Añanako gatzaren uztartzea dastatu ahalko duzu. Guztia etxean eginiko sagar gozokiarekin, urarekin, sagardoarekin eta baserriko ogiarekin lagunduta.
Datu orokorrak
- Gaztandegia: Artisau gaztandegirako bisitaldia
- Egin zure gazta
- Bisitatu abeletxea, larreak eta museoa
- Gazta dastatzea
- Gesaltza Añanarako bisita gidatua (Gatz Harana)
- Gatz Spa (Gatz Harana)
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa ez beste joan-etorriak
4 lagun
4 ordu
Egunero goizeko
Informazio gehiago:
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara