Bola jokoak arau eta berezitasun jakin batzuk ditu jokatzen den leku bakoitzean. Kasu honetan, Goierri inguruko bola joko tradizionalera hurbiltzeko aukera izango duzu; zehazkiago, jardueraz modu ezin hobean gozatzeko ondo zaindutako eta prestatutako bolatokia duen Zerain herri txikikora.
Herrian sari gehien jaso duen jokalarietako batek azalduko dizkizu, xehetasun osoz, herriaren ezaugarriak eta esentzia, baita jokatzeko jarraitu behar dituzun arauak eta jarraibideak ere. Erakustaldi bat egingo du bola nola bota eta arreta non jarri ikas dezazun.
Jarraian, zuk zeuk praktikatu ahalko duzu ikasitakoa eta, nahi izanez gero, txapelketa txiki batean parte hartzeko aukera izango duzu, lagunekin eta familiarekin. Amaitzeko, herriko gazta eta sagardo dastatze bat egingo dugu.
Datu orokorrak
- Lekuari eta jarduerari buruzko azalpenak
- Jolasari buruzko azalpena eta erakustaldia
- Parte hartzaileek praktikan jartzea
- Gazta eta sagardo dastatzea
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
8 lagun
1 ordu 45 minutu
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara