Bisita Tolosako azokara
Nekazaritza-azokak erakustoki ezin hobea dira gure nekazaritzako elikagaien aniztasuna eta kalitatea ezagutarazteko. Sasoiko produkturik onenak aurkituko dituzu, zapore bikainekoak eta fresko-freskoak.
Bertoko produktuak, gure baserrietan ekoiztuak, behar den unean batuak. Gidari batek lagunduta, merkatuak ezagutu, ekoizleekin berba egin eta gehien gustatzen zaizkizun produktuak erosi ahalko dituzu; eta, batez ere, giro apartak harrapatuko zaitu: jendea, saltokiak, formak eta koloreak.
Tolosako azoka
Gure lurraren onena
Gure lurraren onena
Bisita Tolosako azokara
Previous
Next
Gomendioak
- Gure lurreko produktu onenen erakusketa koloretsua, zuzenean baserrietatik ekarriak, eta gure baserritarrek egindako produktu zoragarriak: gazta, menbrilloa, kontserbak, sagardoa, txakolina, mamiak, gozokiak, etab.
- Giro ezin hobean hitz egin ahal izango duzu produktoreekin, haien produktuak dastatu, erosi, jendearen nahasi… Gainera, azokako zokoak ezagutu ahal izango dituzu, eta, zergatik ez, euskarazko hitz batzuk ikasi.
- Ezagutu Tolosaren edertasuna eta historia.