Esperientzia honi esker marinelen mundura hurbilduko gara, gure kostaldeko portu ospetsuenetako batean: Bermeoko portuan. Bertan, udalerri honek pilotarekin duen lotura ezagutuko dugu.
Bisita Bermeoko pilotalekuan hasiko dugu, 100 urte baino gehiago dituenean. Kirol horren modalitate desberdinak ezagutuko ditugu gidari profesional baten eta bi pilotariren eskutik.
Erakustaldi batez gozatuko dugu, eta apustuen simulazio sinboliko batez ere bai. Pilotan arituko gara, eta txapelketa txiki batean erabakiko da zein izango den txapelduna.
Jarraian, txango bat egingo dugu itsasontziz Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako txokorik ederrenetako batean.
Amaitzeko, Bermeo ezagutuko dugu eta Arrantzaleen Museoa bisitatuko dugu. Han, pintxo tradizional bat eta txakolina dastatuko ditugu
Datu orokorrak
- Bisita Bermeoko pilotalekura gidari profesional batekin. 0h 15m
- Erakustaldia eta txapelketa txikia parte hartzaileen artean, eta opari banaketa. 0h 45m
- Paseo gidatua itsasontziz Bermeo eta Elantxobe artean. 1h 00m
- Bisita Erdi Aroko Bermeo udalerrira. 0h 30m
- Bisita Arrantzaleen Museora, eta pintxo eta txakolin dastaketa. 0h 30m
Joan-etorria esperientziaren tokiraino.
5 lagun, gutxienez. 66 lagun, gehienez.
3 ordu
Apiriletik urrira bitartean (larunbat eta igandeetan, 11:00etan)
Informazio gehiago: Bermeoko turismo bulegoa
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak