Ordizia, Tolosa
“Ahoz-aho 2024” Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiak ekitaldi eta ikuskizun desberdinak eskainiko ditu haur, gazte zein helduei zuzenduta. Ekitaldi gehienak Tolosan eta Ordizian izango dira, baina Oñatin, Hernanin, Arrasaten edota Alegian ere eskainiko dira ekitaldiak, besteak beste.
Programak hainbat herrialdetako gonbidatuak biltzen ditu. Ipuina elementu komun gisa duten literatur kontakizunak, joko eszenikoak, ahozko tradizioko narrazioak, musikaturiko poemak eta ikuskizun ugari.